- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2101 emaitza *:* bilaketarentzat [21 - 30]

Afrodita (emakumezkoa)

Agar (emakumezkoa)

Agara (emakumezkoa)

  • Agar (es), Agar (fr)

  • Hagar 'ihesa' izen judua Agar moduan zabaldu zen latinaren bitartez. Itun Zaharreko Agar Abrahamen esklabo eta Ismaelen ama izan zen. Tradizioaren arabera, Ismael musulmanen aita da. Femeninoek -ar amaiera izatea ohikoa ez denez, izenak --a hartu zuen.

Agata (emakumezkoa)

  • Águeda (es), Agathe (fr), Agatha (en)

  • Grezierako Agathé 'ezkontza' izenetik dator, latineko Agatharen bitartez. Santa Agata III. mendean bizi izan zen, Catanian (Italia), non martirizaturik hil baitzen. Euskal Herrian harenganako debozio edo jaiera handia izan da eta elezahar asko sortu dira beraren inguruan. Kondairetan, sarri, abere itxura (katuarena edo ahuntzarena) hartzen du. Santuaren eguna otsailaren 5ean da. Mutrikun (Gipuzkoa) Santabata esaten zioten. Amikuzen (Nafarroa Beherea) honela kantatzen da:

    Santa Agata andere, aurten bezala gero re;
    Santa Agatak egortzen gaitu badukezun deus ere.
    Aldaera: Agate (Deun-ixendegi euzkotarra.

  • Dokumentuak:

Agate (emakumezkoa)

  • Águeda (es), Agathe (fr)

  • Gaztelaniazko Águeda edo Ágatarentzat ematen den baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Agata. Kirikiñok egindako Aintzaldu kantu entzutetsuari esker da ezaguna. Honela dio:

    Aintzaldu daigun Agate deuna
    bihar dala Deun Agate
    etxe honetan zorion hutsa
    betiko euko al dabe.

Agerkunde (emakumezkoa)

  • Epifanía (es), Épiphanie (fr)

  • Epifania edo Agerkundea urtarrilaren 6an ospatzen da, Errege Magoek Jesus gurtu zuten egunean. Jai hau Espainian eta Italian ospatzen da bereziki. Aldaerak: Agerne, Irakusne eta Irkusne (azken biak Deun-ixendegi euzkotarra liburukoak).

Agerne (emakumezkoa)

  • Epifanía (es), Épiphanie (fr)

  • Irudi duenez, izen hau 'herriak' asmatua da, oinarritzat agertu 'azaldu' aditza hartuz eta bukaeratzat Sabin Aranaren lanaz geroztik izen femeninoetan maiz aurkitzen dugun -ne. Ikus Agerkunde.

Aginaga (emakumezkoa)

  • Bi sorleku nagusi ditu izen honek: Eibarko (Gipuzkoa) Done Mikelen elizan dagoen Andre Mariaren irudia eta Arabako Agiñaga herriko Andre Mariaren adbokazioa. Izenaren osagaiak: hagin (Taxus baccata) zuhaitz-izena eta toki-ugaritasunezko -aga atzizkia. Zuhaitz berezia da hagina, Europan urte gehien bizi dena izateaz gain sakratua izan baita. Hori dela medio, leku askotan etxe, eliza eta hilerrien ondoan landatzeko ohitura izan da.

Agirre (emakumezkoa)

  • Plentzia (Bizkaia) gainean baina Gorlizko Gandia auzoan dagoen ermita, eta Andre Mariaren adbokazioa. Badirudi butroetarrek VIII. mendean sortutako monasterioa izan zela. Bertan sua egiten zen itsasontziei laguntzeko. Jaia abuztuaren 5ean da. Gainera, San Andolin egunean plentziarrak bertara hurbiltzen dira sardina erreak jatera, eta santuaren irudia elizaraino eramaten dute prozesioan. Kondairak dioenez, plentziarrek zahagi baten truke saldu zieten ermita dagoen lurra gorliztarrei.

Aglaia (emakumezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper