Euskara Batuaren Eskuliburua

-al hitz-bukaerakoa

-al hitz-bukaerakoa

1. Erdal hitzen maileguetan ez dago -al/-ale kategoriaren araberako bereizketarik: adibidez, materiale (iz.) eta material (izond.) bereizketarik ez da egiten. Nagusi -al bukaera da, bai izenetan (abal, bokal [kontsonante], jeneral (armadakoa), katedral, material (‘ekaia, gaia’)..., bai adjektiboetan (abdominal, arterial, espazial, jeneral (‘orokorra’), lokal, material, neutral, plural...). Salbuespen nagusiak denborale, ospitale, bokale (itsasokoa) eta seinale dira.

2. Hitz-elkarketan, desegokiak dira honelakoak: *unibertsital esparru, *monetal politika, *medikal azterketa, *finantzal laguntza, *nekazal produktu, *merkatal ganbera... Honela da araua (bereizita nahiz marratxoz lotuta): unibertsitate(-)esparru, moneta(-)politika / diru(-)politika, mediku(-)azterketa, nekazaritza(-)produktu, merkataritza-ganbera... [25. araua]

Desberdina da euskal eta erdal hitzen kasua: euskara eta erdara izenek hitz-elkarketan hartzen duten erak dira. Euskal mendiak. Erdal liburuak.

3. Adjektibo erreferentzialen aldeko hautua egiten bada, hura izenaren eskuinetik eman behar da beti *sozial arazo (> arazo sozial); *sindikal arlo (> arlo sindikal). Hala behar dute -al bukaera duten beste izenondo hauek eta gisakoek ere: arnasketa abdominal, fauna abisal, adjektibo adberbial, ingeniaritza aeroespazial, emaitza anormal, giro antiklerikal... ( adjektibo erreferentziala; *aizkol-kirten > aizkora-kirten edo aizkora kirten; *nekazal-; *merkatal, *merkatal zentroa)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I. (I). Bilbo: Euskaltzaindia. (160-161).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper