Esanahi bat baino gehiago hartzen duen izena da; ekibokoa, beraz, askotan. Sabin Aranak asmatu zuen <euzko + di> etimologia okerrean oinarrituta (Euzkadi moldean). Sortzez, euskal nazioaren izen politikoa da, Euskal Herria adierazten duena; maila horretan, beraz, Euskal Herria hitzaren sinonimoa da, eta euskal lurralde historiko guztiak batera adierazteko balio du. Baina, maiz samar, jatorrizko adiera murrizturik, Hego Euskal Herria edo Euskal Autonomia Erkidegoa izendatzeko erabili ohi da . Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia-estatutuak berak erabiltzen du Euskadi izena autonomia-erkidegoaren izentzat. Euskadiren jatorrizko adiera garbi azaldu nahi denean —euskal nazioaren izen politikoa—, Euskadi ez eta Euskal Herria erabiltzen da gaur egun gero eta gehiago.
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: Euskal Herria, Euskadi, Euskal Autonomia Erkidegoa”, Jagonet galde-erantzunak.