Komunztadura okerrerako bidea sumatzen da sarri honelakoetan:
*Kalkula ezazu hiru autok dituzten gurpil kopurua (> Kalkula ezazu zenbat gurpil dituzten hiru autok).
*ikasleek esaten ari zirena (> ikasleak esaten ari zirena (‘ikasleak ari ziren esaten’))
*ikasleei dagokionez (> ikasleei dagokienez)
*ekartzeko esan dizkidazun liburuak (> ekartzeko esan didazun liburuak). Erlatiboan sartutako perpausa zein den ikusi behar da: liburuak ‘ekarri’ aditzarekin doa, ez ‘esan’ekin.
?ezagutzen ditudan handienetariko bat (> ezagutzen dudan handienetariko bat)
*atzo ezagutu zenuen gizonetako bat (> atzo ezagutu zenituen gizonetako bat)
EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (192 eta hur.).
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (46-47).