Euskara Batuaren Eskuliburua

-agatik

-agatik

Paralelismoa du -arren menderagailuarekin, aditz-izenari lotuta doanean ( (-)arren). Bi balio har ditzakete:

a) Aditz-izenari lotuta —ETORTZEagatik (= ETORTZEarren)—, kausa edo helburua. Erdi lotan egoteagatik egin zidan ihes autobusak. Zurekin mintzatzeagatik etorri gara. Zu etortzeagatik egin dut hori.

b) Aditz-partizipioari lotuta —ETORRIagatik (= ETORRI arren [arren bereiz idatzita])—, kontzesiboa beti. Sartzeko eginahalak eginagatik. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Zu etorriagatik (ere) ez dut hori egingo.

 

IZANAGATIK ere kontzesiboa da gehienetan: Biziki maite zuen Polik bizibide hura, arriskuan bizi izanagatik. Hala, ‘debekatu izanagatik’ esatea ‘debekatu arren’ edo ‘nahiz eta debekatu’ esatea da normalean, eta ez ‘debekatu dutelako’.

 

Estilo-hobespen modura, egokiago litzateke honako esaldi hauek kontzesio-balioarekin erabiltzea, eta ez balio kausalarekin: ?Eskerrik asko ekitaldira etorri izanagatik esapidea ez da egokia ‘eskerrik asko, etorri zarelako’ esateko. ?Aita etorri izanagatik poztu da ere ez da egokia kausa adierazteko; horretarako, bestelako menderagailu batzuetara jotzea da egokiago; esate baterako, etortzeagatik, etorri delako/zelako eta gisakoetara.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (150-155, 171).

— “Kausa/kontzesioa adieraztea: -tzeagatik/-tuagatik (izateagatik / izanagatik)”, Jagonet galde-erantzunak.

MAKAZAGA, Jesus Mari (2015). "Eskerrik asko ekitaldira etorri izanagatik", 31 eskutik.

PETRIRENA, Patxi (2013). "Debekatu izanagatik...", 31 eskutik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper