Euskara Batuaren Eskuliburua

aditz laguntzailea isiltzea juntaduran

aditz laguntzailea isiltzea juntaduran

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik gai honetaz. Aukerakoa da —estilo-kontua, beraz— esaldi koordinatuetan perpaus bateko aditz laguntzailearen isiltzea (elipsia egitea, alegia). Hala egiten denean, bi zalantza sortzen dira bereziki: 1. Zeinekin komunztatu behar du bietan subjektu bera den horrek, bi esaldietako aditzen erregimena ezberdina bada? 2. Zein aditz laguntzaile isildu behar da eta nola jokatu behar da aspektuarekin?

1. Subjektuaren komunztadura. Zein da molde egokia, esaterako, esaldi hauen artean: Jon etorri eta afaldu du ala Jonek etorri eta afaldu du? Jon afaldu eta joan egin zen ala Jonek afaldu eta joan egin zen?

Ahozko moldean, intonazioaren jokoaz baliatuz, bietara esan/osa daiteke. Idatzian, aditz-isiltzea beti aukerakoa dela jakinik, tradizioak tradizio, joera nagusia da adizkia isildu gabe duen perpausaren aditzarekin komunztatzea subjektuak: Jonek(,) etorri(,) eta afaldu du. Jon(,) afaldu(,) eta joan egin zen (Afaldu eta joan egin zen Jon). Bizilagunak, argia itzali, eta etxera itzuli ziren azkenean. Hegazkinak, balantzaka hasi, eta bazterra joko du.

2. Zein aditz laguntzaile isildu eta aspektuaren zein forma nagusitu. Labur adierazita, bi jokabide ageri dira tradizioan:

a) Lehenengo juntagaian ezabatzea aditz laguntzailea. Hori gertatzen denean, partizipioaren forma hartzen du ia beti aditz nagusiak. Joera hau izan da nagusi mendebaldeko tradizioan. Ez da, bada, Eliza jaiak ipini eta kentzen dituena? Bizilagunak, argia itzali, eta etxera itzuli ziren azkenean. Hegazkinak, balantzaka hasi, eta bazterra joko du.

Molde hau Iparraldean ere erabiltzen da; Hegoaldean baino gutxiago bada ere: Jesu Kristo gure Jauna lurraren gainean bizi zelarik, maiz Jerusalemen ikusi eta entzun zuten.

b) Bigarren juntagaian ezabatzea aditz laguntzailea. Ekialdeko tradizioan ageri da nagusiki. Era honetakoetan, aspektu-marka bi aditzetan errepikatzea da joera nagusia. Badakit anitzek miretsiko duela eta edirenen arrotz eta estrainio, ni lan honi lotzea. Zanpaturik dauden oro altxa bitez, eta etsituarekin junta.

Halakoetan, hala ere, aspektu-marka galtzea (partizipioaren forman uztea) izan da mendebaldeko joera: Nahi dudan adina jaten dut, nahi dudan adina edan, ta nahi dudana agindu.

Aditz laguntzailea bigarren juntagaian galtzen denekoetan, Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuak aspektua berdintzearen aldeko gomendioa egiten du:

Udazkena irailaren 21ean hasten da, eta abenduaren 21ean bukatzen.

Bi abesti kantatuko dituzte mutilek, eta bi dantza egingo neskek.

Ekainaren 29an hasiko da Frantziako Tourra, eta uztailaren 21ean amaituko.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV (EGLU IV). Bilbo: Euskaltzaindia (68-73).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (207).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Aditz laguntzailea: isiltzea", Ehulkuren aholku guztiak.

GARZIA, Juan (2017). Esaldiak josten. Bilbo: UPV/EHU (42-44).

AMUNDARAIN, Iñaki (1998). “Aditz laguntzailearen elipsia” in Juntadura eta elipsia euskaraz, 173-206. [Doktore-tesia] [Linean: http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/inaki_Amundarain_TESI.pdf].

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper