Ez da arauzkoa <zenbakia + izena + -ero> esapidea: *bi astero, *bi urtero, *hamar egunero (> bi astean behin, bi astetik behin, bi astez behin). Ez da egokia *zenbatero ere.
Egokiak dira, ordea, segundoero, minutuero, ordu-laurdenero, ordu-erdiro, orduero, egunero, astero, hamabostero, hilero eta urtero. Horietan, <izena + -ero> da sintagma. [110. araua] (→ zenbatzaileak eta maiztasuna (lau astean behin, astero... *zenbatero (> zenbatean behin)); → -ero/-oro/-ro)