Zaio (eta da) aditza da. *Asko kostatu du (> Asko kostatu zaio). Asko kostatu da. *Zenbat kostatzen du proiektu horrek? (> Zenbat kostatzen da proiektu hori?). *Oso gutxi kosta(tu)ko digu (> Oso gutxi kosta(tu)ko zaigu).
Bestalde, aditz nagusiaren formaren bi moldeak daude ondo: kosta zaio / kostatu zaio; kostako zaio / kostatuko zaio. Adibideak: Ikaragarri kosta zaio etxe berria. Ederki kostatu zaio gaur lokartzea! Ez zaio inori askorik kostako hura nondik nora dabilen ikustea. Kostatuko zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe! [EH]
Aditz-komunztadura objektuarekin (ZER) egiten du, ez kopuruarekin (ZENBAT): 1.500 milioi kosta(tu) zaigu errepide berria. Berrehun pezeta kostatu den liburua. Asko kostatu zaizkigu lortu ditugun libertate mugatuak.
EUSKALTZAINDIA (1994). Gramatika batzordea, «Okerrak zuzenduz», Euskera 39, 3: 932-934.