Letra grekoen izenak ez dira beti berdin idazten gure inguruko hizkuntzetan. Izenak euskaraz nola idazten diren (eta baita haien ahoskera-ezaugarriak ere) 173. arauan —«Astroen izenak»— ageri da :
alfa, beta, gamma, delta, epsilon, zeta, eta, teta, iota, kappa, lanbda, mu, nu, xi, omikron, pi, ro, sigma, tau, upsilon, fi, khi, psi, omega.
Alfabeto grekoaren transkripzioari buruzko irizpideak 76. arauan daude («Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia»).
Greko modernoaren nazioarteko erromanizazio-taula 154. arauaren eranskinean dago («Europako eskualde historiko-politiko nagusiak»).