Hauek dira euskal kontsonanteak: b, d, f, g, h, j, k, l, ll, m, n, ñ, p, r, rr, s, t, ts, tx, tz, x, z.
Ahoskera zainduari dagokionez, hau da arau orokorra: “Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera-maila zainduan”. Berariazko aipamen-azalpenak dauzka liburu honetan hala dagokion kontsonante bakoitzak, eta haren sarrerara jotzea da egokiena. Nolanahi ere, komeni da beren-beregi aipatzea multzo jakin bati buruzko araua (<b, g, r, d>): “Bokalarteko kontsonante horiek beren balioan ahoskatu behar dira euskara zainduan: [*dao]/[dago], [*lanea]/[lanera], [*ean, *eran]/[edan], [*pixkat]/[pixka bat]... Galera horiek zilegi dira, ordea, hizketa zaindugabean”. [87. araua]