kolore: ?gorri kolore, ?gorri koloreko (> kolore gorri(ko))

kolore: ?gorri kolore, ?gorri koloreko (> kolore gorri(ko))

Koloreen berri emateko, bi modu dira nagusi euskaraz:

a) Izenaren bidezkoa (arrosa, gaztaina, teila, ardo, urre, berun, odol...), elkarketa bidez ematen dena: arrosa(-)kolore (arrosaren kolore), gaztaina(-)kolore (gaztainaren kolore), ardo(-)kolore (ardoaren kolore)... Joskeran, jokaera bikoitza dute, izenlagun gisa eta izenondo gisa erabiltzen baitira: arrosa(-)koloreko galtzak eta galtza arrosa(-)koloreak. Molde honetakoetan bilakaera bat dago gaur egun, arrosa eta laranja hitzak esaterako, izen gisa ez ezik, izenondo gisa ere erabiltzen baitira (soineko arrosa, galtza arrosak...; elastiko laranja).

b) Izenondo bidezkoa: berde, gorri, gris, urdin, beltz, hori... Hitz horiek izenondo edo adjektiboak direnez [EH], izenaren eskuinetik ematekoak dira normalean: alkandora berdea, auto gorria, jertse beltza, zeru grisa... Halaxe da tradizioko moldea kolore izenari dagokionez ere, nahiz bestelako molderik ez den falta tradizioan (gorri kolore, urdin kolore...). Horrenbestez, ?gorri kolore, ?gorri koloreko eta antzeko erabideak baino egokiagoak dira kolore gorri, kolore gorriko eta gisako erabideak.

 

Gehiago jakiteko

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (153).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper