Euskara Batuaren Eskuliburua

-(k)ide

-(k)ide

Loturik idazten dira bigarren osagaia -(k)ide duten elkarteak: aberkide, adiskide, auzokide, baliokide, garaikide, lehiakide, solaskide... [25. araua; EH] ( hitz elkartuen osaera eta idazkera)

 

Hitz berriak sortzean, erdarazko co- aurrizkia daramaten hitz asko (es:cooficial, corresponsabilidad...’; fr: ‘co-officiel, co(-)responsabilité...) euskaraz -kide bidez eratu dira azken urteotan, eta egoki asmatuak dira, baina komeni da jakitea Euskaltzaindiak ez duela arautu atzizki honen esangura eta hedadura. Hala ere, erabilerak onartu eta Euskaltzaindiaren Hiztegiak jasoak dira, esaterako, hauek: bizikidetasun, bizikidetza, lankidetza, jabekidetasun, erantzukidetasun...; baina, horien ondoan, hor daude koentzima, koofizial, korrelazio eta kosinu ere.

 

Gehiago jakiteko

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper