kantitate ≠ kopuru

kantitate ≠ kopuru

Euskaltzaindiak ez du horretaz araurik eman, baina testu espezializatuetan bereizketa nahiko sistematikoa egiten da: “kantitate jarraituak” eta “kantitate diskretuak” daude. Magnitude zenbakaitzak (kantitate jarraituak) neurtu egin daitezke, baina ezin dira zenbatu; eta neurketaren emaitza kantitatea da. Hori gertatzen da gai, material eta gisakoekin: ardo-kantitatea (*ardo-kopurua), oxigeno-kantitatea (*oxigeno-kopurua), argi-kantitatea (*argi-kopurua)...

Dena dela, ardo-kopurua egokia da baldin eta ardo hitzaren bidez baso bat ardo, baxoerdi adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita. Era berean, argi-kopurua egokia da baldin eta argi hitzaren bidez argi-puntu edo lanpara adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita.

 

Magnitude zenbakarriak (kantitate diskretuak), berriz, zenbatu egiten dira (bi, bost, hainbat...) baina ez dira neurtzen, eta zenbaketaren emaitza kopurua da. Okerren kopurua, sagarren kopurua, bidaide-kopurua, letren kopurua... ( izen zenbakarriak / izen zenbakaitzak)

 

Gehiago jakiteko

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (37, 82-86).

MUJIKA, Alfontso, PETRIRENA, Patxi (2010). “Kopuruak eta kantitateak”, 2tzul Itzultzaileen Irizpen Biltegia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper