kanpoko leku-izenak eta artikulua

kanpoko leku-izenak eta artikulua

Euskal izen bereziei buruzko artikuluaren gaia honako sarrera honetan dago: izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak.

 

Kanpoko leku-izen berezi batzuek ere artikulua dute, eta mugatuan erabiltzen dira. Bi sail daude: singularrekoak eta pluralekoak.

1. Singularrekoak, bi egitura hauekin:

<izena [itsaso edo ozeano] + izenondoa>. Halakoetan, izenondoak autonomia lexikala du:

- izan daiteke izenondo huts: atlantikoa, artikoa, antartikoa, australa, pazifikoa, baltikoa, mediterraneoa...; klima atlantikoa, zirkulu artikoa, dieta mediterraneoa...

- izan daiteke izen berezi: Ozeano Atlantikoa edo Atlantikoa soila; Mediterraneo itsasoa edo Mediterraneoa (*Mediterraneoatik). ( Mediterraneo itsasoa, Mediterraneoa; mediterraneo (mediterranear, mediterraniar))

Alde horretatik, Itsaso Gorria, Ibai Horia edo Asia Txikia leku-izenak bezalakoak dira. Hau da, adierazpen izendatzaileak dira ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak)), eta mugatuan erabiltzen dira. Aldea zera da, Atlantikoa esaten dugula (Ozeano Atlantikoa nahitaez esan beharrik gabe) baina ez dugula Gorria esaten (Itsaso Gorria esan behar dugu), adjektibo batzuk (atlantiko, baltiko...) erreferentzialak direlako eta besteak (gorria, horia, txikia...) ez. (*Itsaso Gorriatik (> Itsaso Gorritik); *Asia Txikiara (> Asia Txikira))...

• Badira <izena + izenondoa> egitura ez dutenak ere. Adibidez, Adamen Zubia, Afrikako Adarra, Doverko itsasartea... Leku-izen horiek guztiak ere mugatuan deklinatzen dira: *Afrikako Adarratik (> Afrikako Adarretik...).

2. Pluralekoak: Pirinioak, Alpeak, Andeak, Apalatxeak, Apeninoak, Alpe Peninoak, Alpe Garaiak, Dolomitak... Horietan guztietan artikulu plurala dago: -ak. (Pirinioetan, Pirinioetara... *Piriniotan, *Piriniotara...).

 

Nolanahi ere, jatorrizkoan bezala —artikulurik gabe— moldatzen diren izen bereziak ere badira: Nilo, Ebro, Monegros... Horietan beti da okerra artikuluarekin ematea: *Niloan, *Ebroan, *Monegrosetan, *Danubioan... (> Nilon, Ebron, Monegrosen, Danubion...).

 

Informazio honen osagarri, jo beste sarrera honetara: erdal izenen artikulua euskaraz.

 

Izenen forma arautua kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper