kanpoko herritar-izenak

kanpoko herritar-izenak

(Euskal herritarren eta herritar-izenen berri izateko, jo sarrera honetara: euskal herritarrak eta herritar-izenak).

178. arauak du landua kanpoko herritar-izenen gaia («Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa»).

 

Bi bide ditu euskarak, leku-izenetik abiatuta, herritar-izenak eta izenlagun erreferentzialak sortzeko: eratorpena eta mailegatzea.

• Eratorpena da prozedurarik emankorrena eta erabiliena: -ar atzizkia eranstea leku-izenari ( -ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar)). Adibidez: alemaniar, bearnotar, espainiar, frantziar, irandar, madrildar, paristar, portugaldar... Ez dira zuzenak era honetakoak: *belgiar (belgikar), *europear (europar), *egipziar (egiptoar)... ( herritar-izenak (jatorri-adjektiboak)). Gai honen inguruan, oinarrizkoa da 38. araua ere («Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak»).

• Mailegatzea ere ezinbestekoa gertatzen da. Ez da horren baliatua, baina badira maileguzko herritar-izen batzuk oso ezagunak eta erabiliak, eta hiztegietan agertzen dira. Adibidez: aleman, bretoi, espainol, frantses, gaskoi, katalan, portuges...

 

Mailegatzea herritar-izen edo jatorri-adjektibo konposatuen kasuan erabiltzen da sarri, nazioartekoak baitira moldeak gehienetan. Honela moldatzen dira: afro-, albano-, germano-, austro-, dano-, erruso-...; hau da, ezkerreko osagaia -o letraz amaitua. Adibideak: afro-asiar, albano-kosovar, anglo-alemaniar, austro-brasildar, dano-suediar, hispano-arabiar, franko-alemaniar... Emakume afro-asiar bati eman diote saria. Gure amonetako bat anglo-alemaniarra zen. Futbolari italo-argentinarrak. Izen bizidunei laguntzen dietenean moldatzen dira horrela.

Marratxoz idaztekoak dira, gainerako koordinazio-elkarteak bezala (seme-alabak, zuri-gorria...). Baina bada salbuespenik: leku-izen konposatu batetik eratorria denean, loturik idazten da. Adibidez: Hispanoamerika, Latinoamerika eta Eurasia leku-izenetatik, hispanoamerikar, latinoamerikar eta eurasiar eratortzen dira (eta ez hispano-amerikar, latino-amerikar eta euro-asiar). Bestalde, indoeuropar ere salbuespena da, loturik idazten baita.

 

Izen bizidunei ez dagokienean, ez dago zertan moldaturik adjektibo konposatuen erara. Euskarak baditu beste bide batzuk: (fr) ‘L´axe franco-allemand’, (es) ‘El eje franco-alemán’ > Frantzia-Alemania ardatza edo Frantziaren eta Alemaniaren arteko ardatza. (fr) ‘La frontière austro-italienne’, (es) ‘La frontera austro-italiana’ > Austria-Italia muga edo Austriaren eta Italiaren arteko muga. (fr) ‘Guerre austro-prusienne’, (es) ‘Guerra austro-prusiana’ > Austria-Prusia gerra / Austriaren eta Prusiaren arteko gerra. Molde berean eratuak ditugu honako hauek ere: Bilbo-Behobia autobidea / Bilboren eta Behobiaren arteko autobidea.

Honelakoetan, hala ere, leku-izenetan, batzuetan beharrezkoak dira adjektibo konposatuak: Anglo-normandiar uharteak, Sudan Anglo-egiptoarra.

 

Izena abstraktua denean, edo adjektibo-izaera gailentzen denean, egokiak dira jatorri-adjektibo konposatuak. Halakoetan, NOLAKO izaera NONGO izaerari nagusitzen zaio: tradizio judu-kristaua, borroka greko-erromatarra, musika afro-brasildarra...

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper