Kirol hauen tradizio idatzirik ez dago, eta zalantza eragiten dute egitura hauek: ?judoan egiten du, ?karatean egiten du... Horiek baino egokiagoak dirudite beste hauek: judoan aritzen/jarduten da eta judoa egiten aritzen da. *Gaur judo daukat eta bihar futbola (> Gaur judoa daukat eta bihar futbola). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: aritu (judoan, karatean, aikidoan aritu / judoa praktikatu, aikidoa praktikatu)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (124).