Multzotzat harturiko gizaki-kopuru zehaztu gabea adierazten duenean, singularrean behar du komunztadura: *Jendeak esaten dute... (> Jendeak esaten du...).
Iparraldean, 'pertsona' edo 'lagun'en sinonimo moduan ere erabiltzen da: Hamar jende etorri ziren bazkaltzera herenegun. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: jende (edozein jende, jende batzuk / zenbait jende) ”, Jagonet galde-erantzunak.
EHUko Euskara Institutua (2012). "Kohesioa: izen- eta aditz-kohesioa", Kalkoen Behatokia.