Jaiotza izena erabilera orokorreko hitza da, markarik gabea: Jaiotza-tasa. Jaiotzatik itsu zetorren batekin topoz topo egin zuen; horren aldaera da Iparraldean eta Nafarroan erabiltzen den jaiotze forma.
Jaiotze, bestetik, aditz-izena ere bada, honako esaldi hauetan ikus daitekeen bezala: Birjaiotzea berriz jaiotzea da. Hasiera eta amaiera, jaiotzea eta hiltzea, gehitzea eta gutxitzea. Lehenbizi jaiotzeari darraizkion eskubideak. Andoaindarra jaiotzez. [EH]