Euskara Batuaren Eskuliburua

aldatu

aldatu

Bi aditz-erregimen onartzen ditu: du/da.

(du) Nik neuk asko aldatu dut langela. Liburuak tokiz aldatu ditu. Iritzia erabat aldatu du.

(da) Ni neu asko aldatu naiz. Iritziz aldatu naiz (*Iritziz aldatu dut). Laster aldatuko gara etxez (iritziz, mailaz, jertsez...).

 

Aditz laguntzailea zein, nabarmena da aldea zenbaitetan: Ohez aldatu naiz (= ohe batetik bestera pasatu naiz); ohea aldatu dut (= oheko izarak aldatu ditut edota orain beste ohe bat daukat); ohea lekuz aldatu dut (= orain beste leku batean daukat ohea). [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA, (2013). "aldatu: iritziz aldatu naiz", Jagonet galde-erantzunak.

—(2001). "aldatu da/du", Jagonet galde-erantzunak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper