Ez du eskuineko, ezkerreko eta gisako mugatzailerik onartzen: horrelakoetan, alde erabiltzen da; hitz-elkarketako lehen osagai gisa ere ez da erabiltzen: horretarako, albo eta alde erabiltzen dira. Egokia da Aldamenetik eraso ziguten. Baina ez *eskuineko aldamenetik (> eskuineko aldetik); *ezkerreko aldamenetik (> ezkerreko aldetik); *Aldamen-karga darama gurdiak (> Albo-karga darama gurdiak). [EH]