Euskara Batuaren Eskuliburua

Ifarralde > Iparraldea (-a); ifar > ipar

Ifarralde > Iparraldea (-a); ifar > ipar

PUNTU KARDINALAK. Letra xehez hasita idazten dira puntu kardinalak (iparra, hegoa, ekialdea/sortaldea, mendebaldea/sartaldea), eta baita haien elkarketaz sortzen diren puntu interkardinalak eta gainerako tarteko puntuak ere (ipar-ekialdea, ipar-mendebaldea, hego-ekialdea, hego-mendebaldea; ipar ipar-ekialdea, ipar ipar-mendebaldea, mendebalde hego-mendebaldea...), bai irudizko puntua bai norabidea edo orientazioa adierazten dutenean. Adibideak: Iparrorratzak ipar magnetikoa adierazten du. Eguzkia mendebaldetik sartzen da. Nafarroako hegoaldean izan dira uholdeak. Iparraldetik hegoaldera eta sortaldetik sartaldera (( letra xehea (minuskula) noiz). Besterik da puntu kardinalen sinboloak direnean. ( puntu kardinalen sinboloak)

 

LEKU-IZENAK. Baina puntu horietakoren bat leku-izen berezi baten parte denean, letra larriz hasita idazten da: Ipar Euskal Herria (= Iparraldea) [Ifarraldea], Hegoaldea (= Hego Euskal Herria), Hego Amerika, Ipar Irlanda, Ekialde Hurbila..., Ipar itsasoa, Ipar poloa (edo Iparburua), Hego hemisferioa... Adibideak: Euskal idazle gehiago izan da Iparraldean Hegoaldean baino. Horixe gertatu da Hegoaldeko lau herrialdeetan. Halaxe esaten dute Iparraldeko hiztunek. Ekialde Hurbilean eta Anatolian kokatu zen herri hori.

 

Euskal Herriari gagozkiola, beraz: iparralde, erreferentzia geografikoa ≠ Iparraldea (-a), erreferentzia politiko-administratiboa.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (ipar eta iparralde sarrerak).

— “Ortografia: iparra, hegoa; Ipar Euskal Herria, Hego Amerika...”, Jagonet galde-erantzunak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper