herritar-izenak (jatorri-adjektiboak)

herritar-izenak (jatorri-adjektiboak)

• Euskal Herriko herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak osatzeko, -ar atzizkia erabiltzen da, hainbat aldaerarekin (-ar, -tar, -dar, -oztar). ( -ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar); euskal herritarrak eta herritar-izenak)

Euskal herrialdeetako herritarren izenak 57. arauan daude jasorik. Herrialde bakoitzekoak, udalez udal, arau hauetan daude: Zuberoakoak, 92. eta 99. arauetan; Lapurdikoak, 108. arauan; Nafarroa Beherekoak, 112. eta 128. arauetan; Gipuzkoakoak, 140. arauan; Bizkaikoak, 145. arauan; Arabakoak, 150. arauan, eta Nafarroakoak, 155. arauan. Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere jasotzen ditu herritar-izen horiek denak. Horiek kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena, dena den, Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.

• -ar atzizki horixe bera erabiltzen da munduko herritarren izenak emateko ere [38. araua, «Munduko herritarren izenak»]: europar, asiar, eurasiar, afrikar, amerikar, ozeaniar, alemaniar, espainiar, frantziar, madrildar, paristar... Baina ez da molde bakarra.

a) Badira maileguz hartu eta -ar gabe osaturiko bestelako jende-izenak ere: katalan (desegokia da  *katalandar), ingeles (*ingalaterratar, *englandar) ( ingeles (ingelera, ingles)), aleman (*alemandar), bretoi, espainol, portuges, berbere, kurdu...

b) Badira bi (edo hiru) forma egoki dituztenak ere: frantses/frantziar ( frantsesera (*frantzes) > frantses), aleman/alemaniar/germaniar, portuges/portugaldar, turko/turkiar, greko/greziar ( grekera (gerkera) > greko, greziera; greko, greziar), espainiar/espainol...

Jatorria adierazten duten adjektiboak (-ar atzizkiaz osaturikoez bestelakoak, haiek ezkerrean baitoaz) izenaren ondoren jarri ohi dira, izenondo gisa: gazte berbereak/kurduak; agintari turkoak/grekoak; idazle katalanak/galegoak... Beste batzuk, berriz, ezkerrean zein eskuinean joan daitezke: ingeles telebista / telebista ingelesa; aleman armada / armada alemana; portuges literatura / literatura portugesa; frantses literatura / literatura frantsesa... ( kanpoko herritar-izenak)

c) Badira herritar-izen edo jatorri-adjektibo konposatuak ere. Batzuk nazioartekoak dira, eta egoki da euskaraz ere berdin baliatzea: Emakume afro-asiar bati eman diote saria. Iheslari albano-kosovarrak. Gure amonetako bat anglo-alemaniarra zen. Erdi Aroko zientzialari arabo-musulmanak. Futbolari italo-argentinarrak. Salbuespenak: leku-izen konposatu batetik eratorria denean, loturik idazten da. Adibidez, Hispanoamerika, Latinoamerika eta Eurasia leku-izenetatik, hispanoamerikar, latinoamerikar eta eurasiar eratortzen dira (eta ez hispano-amerikar, latino-amerikar eta euro-asiar). Bestalde, indoeuropar ere salbuespena da, loturik idazten baita. [178. araua] ( kanpoko herritar-izenak)

• Jatorri-adjektiboak osatzeko, -ar atzizkiak arazoak sortzen ditu batzuetan ( -ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar)):

- Erdal gentilizioen kutsaduraz, euskal eratorpenarekin bat ez datozen formak erabiltzean, esate baterako (*europear > europar, *belgiar > belgikar...).

- Lekuari erreferentzia egiten dioten moldeetan erabiltzean; adibidez, *eibartar kaleak eta *bizkaitar herria modukoak osatzean. Horietan euskarazko adierazpide zuzenak Eibarko kaleak eta Bizkaiko herria dira.

 

Okerrak Zuzenak
katalandar katalan
ingalaterratar ingeles
alemandar aleman, alemaniar, germaniar
belgiar belgikar
europear europar

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper