goizean, goizetan / goizez; trenean/trenez

goizean, goizetan / goizez; trenean/trenez

Era honetako esaldietan, zenbaitetan, NON/NOIZ eta ZEREZ/NOLA kasuak nahastu egiten dira, baina aldea dago bien artean: NON/NOIZ kasuak modu edo denbora zehatza, jakina adierazten du (beraz, mugatua izan behar du); ZEREZ/NOLA kasuak, aldiz, ez du batere zehaztasunik markatzen, eta, beraz, mugagabean behar du.

 

Ondo daude mugagabe hauek (inespezifikoak baitira; alegia, ez dute ezer mugatzen): gauez etorri, trenez ibili, latinez mintzatu, garaiz ibili, hegazkinez joan...

 

Beste hauek, ordea, une edo modu zehatz, jakin, konkretu bat adierazi nahi dutenez (espezifikoak dira), inesibo mugatuan joan behar dute:

*Gaur gauez etorriko naiz (> Gaur gauean etorriko naiz).

*Euskara batuz hitz egin dute (> Euskara batuan hitz egin dute) (≠ Euskara batuaz hitz egin dute [(zerez/zertaz)]. ( euskara batuan / euskara batuaz (*batuera))

*Zazpietako trenez etorri dira (> Zazpietako trenean etorri dira).

*Datorren astez egingo dugu (> Datorren astean egingo dugu).

*Astelehen goizez etxean egiten du lan (> Astelehen-goizetan etxean egiten du lan).

*Enpresako autoz joan naiz bisitan (> Enpresako autoan joan naiz bisitan).

 

Hartara, bi esaldiok ere aldea dute: goizez lan egin du goizean lan egin du. Adibidez: Txandaka lan egiten du, eta aste honetan goizez lan egin du. Saroik goizean lan egin du gaur, eta arratsaldean hondartzara joan da.

 

Arestian aipaturiko arrazoiengatik, inesibo (NON kasu) mugatuan erabili izan dira asteko egunen izenak eta hilen izenak tradizioan (astelehenean, martxoan, abuztuan...).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). Gramatika batzordea, «Okerrak zuzenduz», Euskera 39, 3 (916-919).

EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: goizez/goizean (goizez lan egitea / goizean lan egitea; astelehen goizean / *astelehen goizez)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper