Euskara Batuaren Eskuliburua

-go (-eria)

-go (-eria)

Azken hamarkada hauetan, tradizioan izan ez duen gehiegizko balio multzokaria eman zaio -go atzizkiari; komeni da, beraz, adiera egoki zedarritzea. Hauek dira arauak (73. araua):

1. Euskaraz askotan ez dago izen multzokariaren beharrik, nahikoa da plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak (*irakaslego, *ikaslego); herri bateko biztanleak (*biztanlego)... Beste hauek ere, beraz, ez dira egokiak multzoa adierazteko: *irakurlego (> irakurleak, irakurleria), *entzulego (> entzuleak, entzuleria), *ikuslego, *euskaldungo, *langilego, etab.

2. Hala ere, izen multzokaria beharrezkoa denean, -eria atzizkia da erabiltzekoa: langileria, gazteria, biztanleria, bezeria, irakasleria, ikasleria, irakurleria, legeria, tresneria, hoditeria...

3. -go atzizkia bi zentzu hauetakoren bat ematen zaionean erabili behar da:

- Ofizioa, lanbidea adierazi nahi denean (Hegoaldeko euskalkietan -tza atzizkiaz adierazten dena): artzaingo, nekazalgo, zurgingo, itzaingo, apaizgo, elkargo, irakaslego, merkatalgo, udaltzaingo, kidego, etab.

- Tasun edo ezaugarria adierazi nahi denean: euskaldungo, ahaidego, etsaigo, gutxiengo, gehiengo...

 

EUSKALTZAINDIA (1994). LEF batzordea, “Eratorpenaz: -go”, Euskera 39, 3: 1043.1044.

 

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper