Biek ere ‘edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea’ adierazten dute, baina ez dira baliokideak, hala ere: gainen antonimoa azpi da, eta goirena, behe. Adibideak:
Gain: Azpi eta gainak hartuak ditu. Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Azpian lur hotza, gainean harria. Gain-gaineko azala.
Goi: Goi urdinari so. Goitikako mintzo bat. Etxearen goiko leihoan. Goi-mailako andrea. Goiko eta beheko bizilagunak. [EH]
Erreparatu azken adibideari: Goiko eta beheko bizilagunak (ez gaineko eta azpiko bizilagunak).