ezagutu

ezagutu

EZAGUTU JAKIN. Ez dira sinonimoak. Arazoa es: (re)conocer / fr: (re)connaître hitzek eragiten dute, baina ezberdintasuna argia da: ‘ezagutzen’ diren hizkuntzak ‘hitz egiten’ (= ‘jakiten’) direnak baino gehiago dira. Ezagutzen dut euskara, baina ez dakit euskaraz hitz egiten. Beraz, esanahi ezberdinekoak dira esapide hauek: euskara ezagutzen du ≠ euskara(z) (ba)daki; ingelesa ezagutzen du / ingelesaren ezaguera du ≠ badaki ingelesez. Ildo beretik, ez dira berdinak jakite(-)maila eta ezagutze(-)maila moldeak ere.

 

BESTELAKO KALKO BATZUK. Halaxe gertatzen da, esate baterako, izan, ukan, egin, eragin eta antzeko aditzak ordezkatzen dituenean. ?Egitasmoak porrota ezagutu zuen hasiera-hasieratik (> Egitasmoak porrot egin zuen hasiera-hasieratik). ?Industrializazio handia ezagutu zuen Elgoibarrek XX. mendeko 60ko hamarkadan (> Industrializazio handia izan zuen Elgoibarrek / Industria asko hazi zen Elgoibarren XX. mendeko 60ko hamarkadan). ?Ez du berriro poza ezagutuko (> Ez du berriro pozik izango).

 

 Izenez ezagutu’ esapidea. Egokia da ‘deritzon’ esan nahi denean ( deritzat/deritzot (*deritzaio)). Orixe izenez ezagutzen da. Alfabeto semitiko izenez ezagutzen dena garatu zuten / Alfabeto semitiko(a) deritzona garatu zuten (*Alfabeto semitiko bezala ezagutzen dena garatu zuten). Zalantza egon liteke deklinabideari dagokionez (halako izenez ala halako izenaz?). Biak zuzenak izanik ere, idazleek gehiago jotzen dute mugagabera (izenez). ( bezala)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (jakin sarrera).

— “Lexikoa: ezagutu (poza/garapena ezagutu)”, Jagonet galde-erantzunak.

SALABURU, Pello, KINTANA, Xabier (2014). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (116-117).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (110, 189).

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (81).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper