Maileguetan, <-x- + konts.> kontsonante-bilkura → <-s- + konts.-> da euskara batuan: estralurtar, esperientzia, esportatu, estasi, estra, estremismo... (desegokiak dira *extralurtar, *experientzia, *exportatu, *extasi, *extra, *extremismo...). Salbuespena <-x- + -h> taldea da: exhibizionismo, exhibizionista [EH]. Beste hauek ere erabiltzen dira: exhorto, exhaustibo, exhalatzaile (Euskalterm).