Molde hauek dira egokiak: Jendea barau egitera aholkatu zuen. Beste lanpostu bat bilatzeko aholkatu zidaten. Evak aholkatu zuen Adam, hark ere har zezan sagar hartarik.
• Aditz-erregimena du sailekoa denean, -t(z)era da aukera. Norbaitek norbait zerbaitetara / zerbait egitera aholkatu.
• Dio erregimenekoa denean, -t(z)eko edo subjuntiboa dira aukerak. Norbaitek norbaiti zerbait / zerbait egiteko / zerbait egin dezan aholkatu.
Bigarren adiera honek aholku eman aditz-esapidea du sinonimoa. Guztiei aholku ematen zien Jainkoaren begirunean bizi zitezen. [EH]