*Eta abar luze bat esapidea kalko desegokia da. Ez du tradiziorik, nahiz euskara txukuneko idazle batzuek erabili izan duten. Gaztelaniazko «un largo etcétera» (eta ingelesezko «a long etcetera») esapidetik kalkatua dago. Gaztelaniaz ez dakitenentzat ulergaitza edo arrotza gertatzen da. Aski da eta abar soila, edo, enfasia eman nahi bada, eta abar(,) eta abar. Balio bertsua du eta beste (asko) esapideak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude. Elkarte honek 6.000 kide dauzka, laborari, ofiziale, arrantzale eta beste. [EH] ;