Euskara Batuaren Eskuliburua

*(eta) abar luze bat > abar

*(eta) abar luze bat > abar

*Eta abar luze bat esapidea kalko okerra da. Ez du tradiziorik, nahiz euskara txukuneko idazle batzuek erabili izan duten. Gaztelaniazko «un largo etcétera» (eta ingelesezko «a long etcetera») esapidetik kalkatua dago. Gaztelaniaz ez dakitenentzat ulergaitza edo arrotza gertatzen da. Aski da eta abar soila, edo, enfasia eman nahi bada, eta abar(,) eta abar. Balio bertsua du eta beste (asko) esapideak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude. Elkarte honek 6.000 kide dauzka, laborari, ofiziale, arrantzale eta beste. [EH] ( laburdurak; laburdurak)

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper