Zuzenak dira erabilera biak; baina esanahi desberdinekoak. Sakonean, ‘euskara ikasi’ eta ‘euskaraz ikasi’ esapideen artean dagoen aldea da horien artekoa.
- Euskarazko irakaslea ikasgaia, edo dena delakoa, euskaraz irakasten duena da.
- Euskara-irakaslea (= euskarako irakaslea) euskara irakasten duena da (ikasgaia euskara da).
- Ingeles-irakaslea (= ingeleseko irakaslea) ingelesen hizkuntza irakasten duena da (ikasgaia ingelesa da).
- Ingelesezko irakaslea ikasgaia, edo dena delakoa, ingelesez irakasten duena da.
EUSKALTZAINDIA. “Hitz elkartuak: euskara-irakaslea, euskarazko irakaslea”, Jagonet galde-erantzunak.