Honela ageri dira euskal herrialdeetako herritarren izenak 57. arauaren arabera («Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak»): arabar; bizkaitar; gipuzkoar/giputz; lapurtar; (Hegoaldeko) nafar / Nafarroa Garaiko; (Iparraldeko) nafar / Nafarroa Behereko / baxenabartar; zuberotar.
Bestalde, herrialde bakoitzeko udal- edo herri-izendegietan ageri dira euskal herritar-izenen zerrendak herri bakoitzaren forma arautuaren ondoan. Beraz, egokiena obra honetan herrialde bakoitzak (Araba, Bizkaia...) duen sarrerara jotzea da. Nolanahi ere, Euskal Onomastikaren Datutegian (EODA) kontsultatu daitezke erraz eta eroso (http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.), eta baita Euskaltzaindiaren Hiztegian ere. Jo sarrera hauetara ere: ; . Osagarria du beste sarrera hau: .