Euskara Batuaren Eskuliburua

euskal herritarrak eta herritar-izenak

euskal herritarrak eta herritar-izenak

Honela ageri dira euskal herrialdeetako herritarren izenak 57. arauaren arabera («Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak»): arabar; bizkaitar; gipuzkoar/giputz; lapurtar; (Hegoaldeko) nafar / Nafarroa Garaiko; (Iparraldeko) nafar / Nafarroa Behereko / baxenabartar;  zuberotar.

 

Bestalde, herrialde bakoitzeko udal- edo herri-izendegietan ageri dira euskal herritar-izenen zerrendak herri bakoitzaren forma arautuaren ondoan. Beraz, egokiena obra honetan herrialde bakoitzak (Araba, Bizkaia...) duen sarrerara jotzea da. Nolanahi ere, Euskal Onomastikaren Datutegian (EODA) kontsultatu daitezke erraz eta eroso (http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.), eta baita Euskaltzaindiaren Hiztegian ere. Jo sarrera hauetara ere: -ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar); udal-izendegia. Osagarria du beste sarrera hau: kanpoko herritar-izenak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper