Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegia deritzon lanean daude jasota. Erabilitako irizpide nagusia zera da: euskal deiturak idazkera akademikoari egokitzea. Hala ere, esku-hartzea ez da grafiaren egokitze hutsean gelditzen, kontuan hartu behar baita euskara mendeetan zehar ez dela hizkuntza ofiziala izan, eta, horregatik, inguruko hizkuntza ofizialek aldaketa grafiko handiak eragin dituztela deitura askotan. Hori dela eta, neurri handi batean bederen, deiturei beren euskal forma eta idazkera zuzena itzultzea bilatu da. Irizpen-maila dute izendegian esandakoek; ez dira arau. Deiturak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.