Adberbioekin, hobe da ahalik (eta) maizena, sarriena... forma artikuludunak erabiltzea. Etxea ahalik ongiena apaindu behar da. Ihardetsi zion ahalik eta hobekiena. Berdin egiten dute adjektiboek ere: ahalik garbiena, osoena, ederrena... Bertsoak egitea ahalik justuenak. Parte-hartze ahalik eta zabalena bermatzeko.
Adberbioekin, bada beste aukera bat ere (-ik): Ahalik eta goizenik merkatura joan. Ahalik eta gutxienik higitu. [EH]