Europar Batasuna da forma batu onartua (Euskera, 1999, 2 (1.125. or.), 38. arauan berretsia («Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak»), eta ez Europako Batasuna.
Nolanahi ere, Euskaltzaindiak arautu ez dituen beste erakunde hauen izenetan Europako izenlaguna erabiltzen da: Europako Batzordea, Europako Parlamentua, Europako Kontseilua (Consejo de Europa / Conseil de l'Europe) —Europar Kontseilua (Consejo Europeo / Conseil européen)—, Europako Agiri Bakuna, Europako Diru Sistema (EDS), Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE), Europako Gizarte Funtsa, Europako Merkatu Bakarra.