159. arauan ageri da izenen zerrenda; 450 leku-izenetik gorako zerrenda. Aurreko beste arau batzuetan erabaki ziren leku-izenen osagarri dator. Garrantzi geografiko, historiko edo geopolitikoa duten leku-izenak dira arau honetakoak: ibaiak; aintzirak eta urtegiak; itsasoak, golkoak eta itsasarteak; lurmuturrak eta penintsulak; mendikateak; mendiak; eta uharteak. Izen gehienetan, euskarazko grafia eta jatorrizkoa bat datoz, tokian tokiko grafia normalizatua atxikitzea baita irizpide nagusia.
Honako izen hauek ageri dira, besteak beste: Aneto, Azoreak (-ak) / Azore uharteak, Balaitus, Bizkaiko golkoa (-a), Balkanak (-ak), Capri, Cervino/Matterhorn, Chafarinak (-ak), Göta, Kantauri, Léman, Mantxako kanala (-a), Rhin, etab.
(-a/-ak) markek izenak artikulua duela adierazi nahi dute.
Izenen forma arautua kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.