51. arauak («Kontinenteak, geografia-izen nagusi batzuk eta herritarren izenak»), geografiako izen nagusi gisa, honako izenok bereizten ditu Europan: Ipar Europa, Hego Europa, Ekialdeko Europa, Mendebaldeko Europa eta Erdialdeko Europa. Izenen forma arautua kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.