151. arauan datoz. Oro har, jatorrizko hizkuntzan bezala idaztekoak dira euskaraz Espainiako eta Frantziako gaur egungo eskualde geografiko, historiko, ekonomiko edo administratiboak: Alcarria, Bierzo, Alpujarra, Hurdes, Monegros..., Champagne, Përigord, Artois... Badira salbuespen batzuk: Jazetania, Bearno/Biarno, Bigorra.
Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.