ahala

ahala

Aditzaren era burutu edo partizipioarekin erabiltzen da. Denbora-adiera zein moduzkoa ematen dio esaldiari: Iritsi ahala eseri dira (*Iristen ziren ahala). Egin ahala konturatuko zara (*Egiten duzun ahala). Bete ahala husten zuen basozainak edalontzia. [EH]

 

Oso emankorrak ez diren esapide adberbial batzuk eratzen ditu zenbait kasutan, <aditzoina + ahala + aditzoin bera> egituraz baliatuz: gerta ahala gerta, kosta ahala kosta eta antzekoak. Jo ahala jo ari ziren sagar zanpatzen dolarean. Higi ahala higi ihes abiatzen dira, eta armada guztia haien ondotik.

 

ahala-(e)n heinean / -(e)n neurrian

- Desberdinak dira formaz: -(e)n heinean eta -(e)n neurrian beti aditz jokatuarekin doaz; ahala, partizipioarekin: Urruntzen ari ginen heinean (≠ urrundu ahala), lasaitasun handiagoa sentitzen genuen. Gure lana, aholku eman eta ahal dugun neurrian laguntzea da.

- Desberdinak dira esanahiz ere:

ahala bi ekintza aldi bertsuan —bata bestea bezain laster, alegia— gertatzen direla adierazteko erabiltzen da (denborazko ñabardura da batik bat), goiko adibideetan ikus daitekeen bezala.

-(e)n heinean / -(e)n neurrian, berriz, ekintza bat beste batekiko proportzioan gertatzen dela adierazteko erabiltzen da (ekintza nola gertatu den adierazteko bereziki). Ipar Euskal Herria euskaltzaletzen eta abertzaletzen ari den heinean. Guk ere horrelako zerbait, komeni zaigun neurrian, egin behar genuke.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (64, 328, 357).

— “Denbora adieraztea: ahala (etorri ahala / *etorri ziren ahala)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora/modua adieraztea: ahala, ahalean”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (62).

EHUko Euskara Institutua (2012). "-n heinean # partizipioa + ahala, (gazt. en la medida en que # segun, conforme, a medida que)", Kalkoen Behatokia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper