Eskuarte, eskuarteko eta esku(en) artean nahasi egiten dira sarri. Hauek dira adierak eta erabilerak: (1) eskuarte (‘baliabideak’): Bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako; (2) eskuarteko (‘diru xehea’): Jaia denez gero, eskuartekoa eman beharko didazu; (3) esku(en) artean: Hainbat lan ditu esku artean. Instant batean isuri zaizkigu usteak eskuen artetik. [EH]