Erdararen kalkoz —es: ofrecer, fr: offrir—, ez dagokion adiera ematen zaio batzuetan. Egoki da esatea ardoa eskaini, bertso bat eskaini, laguntza eskaini...; baina ?prentsaurrekoa, hitzaldia, kontzertua eskaini eta gisakoak ez dira egokiak (> prentsaurrekoa, hitzaldia, kontzertua eman, egin, jo...). [EH]