Euskara Batuaren Eskuliburua

erlatiboa eta zehar-galdera

erlatiboa eta zehar-galdera

Zehar-galderaz emateko diren perpaus batzuetan, erlatibora jotzen da, inguruko erdaren eraginez. Zenbaitetan, esan nahi denaz bestelako zerbait esatea ere gerta daiteke. Adibidez, ez dira gauza bera honako esaldi hauek, nahiz sarriegi aurkitzen ditugun lehenbizikoaren tankerakoak bigarrena esan nahi delarik: Esadazu nahi duzuna eta Esadazu zer nahi duzun.

*Ez dakigu gertatu dena (> Ez dakigu zer gertatu den).

*Pentsa ezazu behar duzuna (> Pentsa ezazu zer behar duzun).

*Hark esango dizu egin behar duzuna (> Hark esango dizu zer egin behar duzun).

 

Gehiago jakiteko

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (47-48).

EHUko Euskara Institutua (2012). "Erlatiboak / zehar-galdera", Kalkoen Behatokia.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper