ere lokailua

ere lokailua

Emendiozko lokailua da, eta gehitze-zentzua ematen dio aurreko perpausean esandakoari; hau da, beste erreferentzia bat gehitzen du diskurtsoan. Molde hauetara ere ageri da: ere bai, ere ez, baita ere, ezta ere... Erdaren eraginez (testuinguru guztietan beti era berean esaten baita haietan) eta ohiturak ere ezberdinak baitira euskalkien artean, arazo-bide gertatzen da askotan. EGLU III liburukian dator sakon aztertua.

 

ERABILERA. Eskaintzen dituen ñabardurei antzemateko, komeni da perpaus hauen artean dagoen aldeari erreparatzea, ezer baino lehen. Demagun hizpide dugun hasierako perpausa hau dela: 1. Nik gaur bizikleta ekarri dut. Oinarrizko perpaus horren harira, esaldi hauek guztiak dira posible: 2. Nik ere gaur bizikleta ekarri dut. 3. Nik gaur ere bizikleta ekarri dut. 4. Nik gaur bizikleta ere ekarri dut. 5. Nik gaur bizikleta ekarri ere (egin) dut. 6. *Nik gaur bizikleta ekarri dut ere.

Hasierako perpausarekin erkatuta (1), nabarmen da ondorengo esaldi bakoitzean —(2), (3), (4), (5)— informazio berri bat dagoela. Horren segidan jarri ohi da ere lokailua.

 

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman honetaz, baina luze dago deskribatuta gramatiketan. Honela laburbil daiteke lokailuaren erabilera estandarra, euskalki guztietan berdin samar erabiltzen dena (Iparraldean bestelako moldeak ere badiren arren):

a) Erek aurretik sintagma edo osagai bat behar du beti, hark dakarren informazio berria nabarmentzen baitu. Ahoskatu ere, enklitiko gisa, harekin batera ahoskatzen da. Beraz, ez da inoiz perpausaren hasieran jartzen. Guztiz arrotzak dira euskalki gehienetan gorriz adierazitako moldeak, nahiz ekialdeko euskalkien ohiturak desberdinak diren:

*Ere joan gaitezke hondartzara (> Hondartzara ere joan gaitezke).

*Ere (bai) esan behar da...; *Be(re) bai esan behar da...; *Eta ere bai esan behar da... (> Esan behar da baita ere / era berean...).

b) Lokailuak biltzen duen sintagma hartu behar da kontuan:

—Guk goian afalduko dugu. Eta zuek?

*Goian ere (> —Guk ere bai / —Guk ere goian).

*Ere (> —Guk ere bai / —Guk ere goian).

—Ez gara hondartzara joango.

*Gu ezta (> —Gu ere ez. / —Ezta gu ere).

c) Erabilera ohikoenean, ere ez da jarri ohi aditz jokatu atzizkigabe baten ondoren (nahiz  ekialdeko euskalkietan ohikoa den): Mikel ere etorri da / Mikel etorri da ere. Etorri den lankidea ere bilbotarra da / Etorri den lankide berria bilbotarra da ere.

d) Aditza osorik —edo gutxienez aditz laguntzailea— ezabatzen denean, bai edo ez behar du esaldiak:

—Ogia nahi al duzu?

—Bai, eta txokolatea ere bai. (*—Bai, eta txokolatea ere).

—Bai, (eta) baita txokolatea ere.

—Ez, eta txokolatea ere ez. (*—Ez, eta txokolatea ere).

Dena den, aditz nagusia ager daiteke honelakoetan eta gisakoetan: Ez ditu etxeko lanak egin, ez eta bazkaria prestatu ere.

Baina aditza eta bai batera erabiltzea ez da zuzena:

*—Bai, eta txokolatea ere bai nahi dut. (> —Bai, eta txokolatea ere bai).

*Guk ere bai badakigu hori (> Guk ere badakigu hori).

*Etxean ere bai egin dezakezu hori (> Etxean ere egin dezakezu hori).

e) <Baita (bai eta)... ere / ezta (ez eta)... ere> formak ere aditza ezabatzen denean erabiltzen dira (eta... ere bai / eta... ere ez moldeen kide direnez).

Ikasgaia ongi ikasi du, baita azaldu ere.

—Egun on! —Baita zuri ere!

Ez dakit zertan gauden, ezta noraino heldu garen ere.

Ez dira gauza bera, ezta alderatzeko ere.

Baita beti aurreko juntagailuaren ondo-ondoan doa (edo buruan), inoiz ez perpaus barruan, mintzagai den osagai baten ondoren, edo perpausaren amaieran. ( baita (...) ere eta baita ere lokailuak noiz)

*Ekarriko du baita ere amak (> Amak ere ekarriko du).

*Mendian ibiliko da baita ere (> Mendian ere ibiliko da).

*Mendizale bikainak dira, eta euskaltzaleak baita (>..., eta baita euskaltzaleak ere).

*Ez gaitu harrapatuko gu ezta (ere) / gu (ere) ezta (> Ez gaitu harrapatuko gu ere).

f) Ereren ondoren aditz sintetiko bat baldin badator (daki, dator, dut...), ere ezin da galdegaiaren lekuan jarri (ere sekula ez da galdegaia). Kasuan kasuko galdegaiak hartu behar du leku hori. Honako hau da akats ohikoa: *Nik ere dakit (> Nik ere BAdakit). *Ni ere noa hondartzara (> Ni ere BAnoa hondartzara). Aditzaren baietza da galdegaia horietan; horregatik BA- hori. Aditzaren baietza ez bada galdegaia, bestelako nabarmentze bat egin nahi delako da; esate baterako, Ni ere hondartzara noa.

g) Badira ereren funtzioa bete baina, hura ez bezala, informazio berriaren segidan joan beharrik ez duten beste lokailu batzuk: halaber, orobat, berebat, era berean... Adibidez: Badio, halaber, San Agustinek (...). Zaharregia naiz agian, eta gazteegia orobat, etendura horren ondorioak epaitzeko. Berebat agindu zuen beste hamabi harri leku berean ipintzeko. Lizardirekin badu antz pixka bat, baina, era berean, zein ezberdina!

 

Eskema honek laburbiltzen du EREren erabilera. Eskema honetatik kanpo geratzen dira nahi ezta ere” moldeko moduzko esaldiak: Hori etxetik atera nahi ezta dago. Telebista ikusi ezta ere ondo bizi daiteke. ( nahi izan)

...*X baita ere > ... baita X ere
...*X ezta ere > ... ezta X ere
...*ere X > ... X ere
...*eta ere X > ... eta X ere
...*X ere baita > ... baita X ere
...* X ere ezta > ... ezta X ere
...*ere bai X > ... X ere bai
...*ere ez X > ... X ere ez

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III (EGLU III). Bilbo: Euskaltzaindia (35-51).

—(1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV (EGLU IV). Bilbo: Euskaltzaindia (73-83).

—(2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (ere sarrera).

—(1994). Gramatika batzordea, «Okerrak zuzenduz», Euskera 39, 3: 947-951.

— “Emendioa adieraztea: ere”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Emendioa adieraztea: ere, baita ere, ere bai”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Emendioa adieraztea: baita ere”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Emendioa adieraztea: ezta ere (ez zaitut ezta ikusi ere egin)”, Jagonet galde-erantzunak.

SALABURU, Pello, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (95).

EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "Ere", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper