a itsatsia

a itsatsia

Hitz batzuek berezkoa dute amaieran a letra, hau da, artikulua ez dena. Esaten da hitz horiek a itsatsia dutela. Hitz batek a itsatsia duen ala ez jakiteko, aski da hiztegian begiratzea.

 

Kontuan izan behar da azken a hori ez dela galtzen hitzaren ondoren zenbatzaileren bat (bat, batzuk, asko...) edo adjektibo bat jartzen denean: *hizkuntz bat (> hizkuntzA bat); *gauz asko (> gauzA asko); *anai zaharra (> anaiA zaharra).

Salbuespena bi kasu hauetan dago:

- Deklinabideko arau morfofonologikoetan: a + -a = a (uda + -a = uda (*udaa); a + -e = e (alaba + -ek = alabek (*alabaek); alaba + -on = alabon (*alabaon).

- Hitz-elkartean dagoen aukeran (hizkuntza(-)arazoa / hizkuntz arazoa). ( hitz elkartuen osaera eta idazkera)

 

Kontuan izan behar da, halaber, azken a hori ez dela galtzen mugagabean deklinatzean: *zenbait animaliek (> zenbait animaliAk), *hainbat pertsonek (> hainbat pertsonAk); *zenbait kulturei... (> zenbait kulturAri)...; *hainbat protagonistek/artistek... uste du(te) (> hainbat protagonistAk/artistAk... uste du(te)); *Lapurretak izan dira Iruñeko zazpi botiketan (> Lapurretak izan dira Iruñeko zazpi botikAtan (‘zazpi botiketan’ mugatu plurala zuzena litzateke baldin zazpi botika baino izango ez balira Iruñean)). Beste kasu batzuetan ere ez da galtzen (edo aldatzen): *ordenean jarri (> ordenan jarri); *gure ordeneko fraidea (> gure ordenako fraidea).

Komeni da gogoratzea a itsatsia duten izen bereziak ere badirela. ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

 

Ahozko moldean, nolanahi ere, beste arau, egokiera eta ohitura batzuk hartu behar dira kontuan, jakina, eta egokiak dira testuinguruaren arabera, esate baterako, *udaa horren ahoskera-baliokide hauek: uda, udia, udaa, udea... (edo, alaba + a = alaba (*alabaa) izatera, ahoskera-modu hauek: alabea, alabie, alabi...); ez, ordea, euskara batu edo estandarrean.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Kuantifikazioa adieraztea: zenbait, hainbat (zenbait animaliak / *zenbait animaliek)”, Jagonet galde-erantzunak.

— (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 911-916.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (113).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "-a itsatsia eta mugagabea", Ehulkuren aholku guztiak.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (80-85).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper