Bai diosal-hitz modura Agur, Maria, graziaz betea. Entzuleok, agur! / Agur denoi, beste bat arte. Agur, ama; banoa.
, bai adio-hitz modura erabiltzeko interjekzioa da.Izena ere bada, ordea, agur. Orduan, es: ‘enviar saludos’ / fr: ‘enyoyer des salutations’ kalkatzea ez da egokia: *Amak agurrak eman dizkit zuretzat (> Amak goraintziak/eskumuinak eman dizkit zuretzat); baina, askotan, erdaraz adjektibo batekin batera erabiltzen da (es: ‘enviar afectuosos saludos’, ‘recibir saludos cordiales’; fr: ‘envoyer/recevoir (de) chaleureuses salutations’), eta orduan zuzenak dira honelakoak: agurrik beroenak hartu, zorion-agurrak eman... [EH]