Euskara Batuaren Eskuliburua

eman

eman

Adiera asko ditu eman aditzak, baina bada erabilera bat gomendagarria ez dena: *Neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak moduko esapideak, esaterako. Honela ematea komeni da: Neska-mutikoen artean gertatzen/izaten diren liskarrak edo antzeko esapideen bidez. [EH]

 

Alegia, ez da zuzena eman aditzak gertatu, jazo edo izan aditzak ordezkatzea, erdarazko ‘dar’ aditzak eraginikoak. Erreparatu adibide hauei: *Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa eman dira (> Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa gertatu/jazo/izan dira). *Arazo hori hamasei urteko gazteen artean ematen da (> Arazo hori hamasei urteko gazteen artean gertatzen da).

 

eman = irudi izan / iduri izan / iruditu. Adiera egokian, parekoak dira. Adibide hauetan, esaterako: Horrela jantzita gizona ematen duzu (iduri duzu, dirudizu). (...) hibernatzen ari den hartza ematen du (iduri du, dirudi). Messi ematen du.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2001). "-tzat eman/jo", Jagonet galde-erantzunak.

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (65, 173).

HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Eman: kalko okerra", Ehulkuren aholku guztiak.

MUJIKA, Alfontso (2012). "Gipuzkoan hiru etxe-kaleratze ematen dira egunero", 31 eskutik.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper