eguzki/Eguzki

eguzki/Eguzki

XEHE/LARRI. Astronomian, planeten, sateliteen, izarren, konstelazioen, galaxien eta, oro har, astro guztien izenetan hasierako letra maiuskulaz idazten da (izen bereziak dira testuinguru horretan). ( astroen izenak; letra larria (maiuskula) noiz) Izen bereziak dira Eguzkia, Ilargia eta Lurra. Adibideak: Eguzkitik Ilargira. Lurretik Eguzkira. Satelite bakarra du Lurrak: Ilargia. [EH]

 

Baina letra xehez idazten dira kasu hauetan:

- testuinguru berezi horretatik kanpo (‘satelite edo astro’ adieratik kanpo, alegia):

eguzkia: Gogotik berotzen du gaur eguzkiak. Gainerako guztiak lokarturik daude, eguzkitan etzanda. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian.

ilargia: Horra mendiak ilargitan. Saturnoren ilargiak. Ematen du ilargian dagoela, ez da ezertaz konturatzen.

Letra xehez idazten dira, ondorioz, hauek ere: ilargi bete, ilargialdi, ilargiratu, ilargitar, etab.

lurra: Luze-luze etzanda zegoen lurrean. Oso garesti dago lurra. Sustraiak lur barruan dituelako.

- hitz-elkartera joz gero (marratxoarekin lotuta zein lotu gabe):

eguzki(-)eklipse, eguzki(-)panel, eguzki(-)urte, eguzki(-)energia, eguzki(-)sistema...

ilargi(-)eklipse, ilargi(-)adar, ilargi(-)izpi, ilargi(-)urte, ilargi(-)aldarte...

lur(-)eremu, lur(-)globo, zeru(-)lurrak...

 

Letra xehez idazteko arrazoia. Hitz-elkarketan, bigarren osagaia izaten da sintagmaren burua, eta, lehenengo osagaia letra larriz hasita idatziz gero, ulertu behar litzateke letra larria elkarteari dagokiola, hots, sintagma osoari, eta ez da hala. Adibidez, eklipseei buruz ari garela, Ilargiaren eklipsea idatziko da, baina, hitz-elkartera joz gero, ilargi-eklipsea idazten da. Ilargi(-)eklipse idatziko bagenu, adieraziko genuke letra larriz idaztekoa dela hitz-elkartearen emaitza, eta hori ez da hala, ilargi(-)eklipse eklipse-mota bat baita, eta eklipse hitza, elkarketaz zehaztua zein ez, ez da izen berezia. Orobat, ilargi(-)adar, ilargi(-)izpi, eguzki(-)eklipse, eguzki(-)panel, lur(-)globo...

 

KASU-MARKAK. Larriz zein xehez idatzirik joan, izen arruntek bezala hartzen dituzte kasu-markak hirurek, hartzen duten -a hori beti artikulua baita, ez berezkoa. Ilargia da, baina Ilargira, Ilargitik... (*Ilargiara, *Ilargiatik...); Eguzkia da, baina Eguzkitik, Eguzkiko... (*Eguzkiatik, *Eguzkiako); Lurreko, Lurretik... (*Lurrako, *Lurratik...). ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

 

EGUZKI ETA MITOLOGIA. Mitologiaren herri-ikuskeran, Eguzki amandrea / amandre Eguzki tratamendua eman izan zaio tradizioan. Beste hauek arrotzak zaizkio euskarari: anaia eguzkia, aita eguzkia, arreba eguzkia, ahizpa eguzkia...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Letra larrien erabilera euskaraz: Euskaltzaindiaren gomendioak, Euskera, XXXVI (2. aldia).

— “Lexikoa: amandre (ilargi amandrea, amandre eguzkia)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lexikoa: Lurra, Eguzkia, Ilargia (Lurra/lurra, Eguzkia/eguzkia; Ilargia/ilargia)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lexikoa: Ilargia (ilbehera, ilgora)”, Jagonet galde-erantzunak.

MUJIKA, Alfontso (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (70).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper