Ageri izan eta agertu bi aditz dira, esanahi berekoak adiera honetan: ‘ikusgai bihurtu, begi-bistan azaldu, ezagun edo ikusgai izan, erakutsi’. Agertuk, hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeen bezala, baditu ageri izanek ez dituen beste adiera batzuk ere. [EH]
Arestiko adiera horretan duten alderik aipagarriena aspektu-oposizioan dago:
Deskripzio-molde estatikoko testuetan baliatzen da batik bat ageri izan: Garbi ageri da horren bihotz ona. Liburu horretan ere ageri da hitz hori. Tontor horretatik itsasoa ageri da. Ohearen burualdean aitaren erretratua ageri zen. Aldizkari horretan ageri dira xehetasunak. Orduan ageriko dira haien amarruak.
Du aditz-erregimena ere baliatzen du: Ageri du zaharra dela. Aukeratu diren zatiek batasun gutxi ageri dute.
EUSKALTZAINDIA (1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.
—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (46, 159-164).