Desberdinak dira. Doktore izena da, eta ikasketa-sail batean edo eginkizun batean maila gorena lortu duen pertsonari dagokio: doktore-tesi edo doktore tesi. Dotore, berriz, izenlaguna eta adberbioa da, eta itxuraren, moldeen, janzkeren edo apainduren egokitasunagatik bereizten denari dagokio: idazle dotorea; dotore jantzia. [EH]